2010-06-02

Bazen behin....

Ipuinen munduan murgiltzen hasteko modurik onena ipuin bat entzutea dela uste dut .
Hona hemen youtube-tik hartutako ipuin baten bideoa. Ipuinaren izenburua "itxasoa etxe barruan" da, entzun eta gozatu!!!



Iturria: http://www.youtube.com/

2010-06-01

Zer dira ipuinak?

Segur aski, pertsona guztiek dakite ipuin bat zer den, baina ez da oso erraza ipuina definitzea. Ipuinak azaldu dizkigute, ipuinak azaldu ditugu, baina... zer da ipuina?

      Definizioa: ipuina gertaera batzuen segida duen kontakizun laburra da, trama zuzen eta errazekoa, non denbora, espazioa eta ekintzak estuki lotuta dauden.
Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela...


      Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko ipuinak aurki ditzakegu: fantasiazkoak, mitologiazkoak, didaktikoak, hizkuntza lantzeko ipuinak, ongi pasatzeko egindako ipuinak...
Liburuekin mundu zoragarrietara joan edota abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan zaitezke. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da.
Ipuinak txiki txikitatik presente egon behar dira haurren inguruan, izan ere horrela, irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta irakurzaletasuna oso tresna erabilgarria eta aberasgarria da etorkizunerako.

Gogoratzen al duzue txikitan asko gustatu zitzaizuen ipuinen bat?
Nik gogoan dut "Super Azeri" deitzen zen ipuin bat. Ipuin hau nire oroitzapenetan presente geratu da. Zergatik ote?

Interneten arakatzen ibili ostean honako helbide honetan http://www.txiki.net/ zenbait ipuin aurkitu ditut.
Hona hemen hortik hartutako ipuin pare bat:
Katuen txilina
Otsoaren ogia

Iturriak:
http://www.txiki.net
http://www.shildeshare.com
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak