2010-03-31

Blog interesgarriak

       Interneten beste ikasle batzuek egindako blog-ak arakatzen ibili ostean, honako bitakora bi hauek interesgarriak iruditu zaizkit. Nire gelakideek sortutakoak dira eta nire blog-a bezala, ipuinen inguruan hitzegiten dute. Oso interesgarriak iruditu zaizkit.






http://bazen-behin.blogspot.com/














2010-03-27

Teknologia berrien eragina: Liburu elektronikoa

       Azken urteetan eman den iraultza teknologikoak errotik aldatu du gure gizartea. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen goaz teknologiaz inguratuta bizitzera, gure bizimoduaren alor guztietara hedatu baita. Aldaezinak ziruditen liburuak ere modernizatu egin dira dagoeneko: edizio mundua astindu duten liburu elektronikoak (edo ebook-ak) ditugu eskuragarri gaur egun. Zertan desberdintzen dira liburu mota berri hauek paperezkoetatik?
  • Liburu elektronikoa paperezko liburu baten bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea. Ebook-ak hainbat abantaila ditu, hala nola praktikotasuna, ekonomikoa izatea, baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da). Liburu elektronikoa liburu baten bertsio digitalaz gain berau irakurtzeko euskarria ere bada eta aparatu honek ere baditu bere alde onak, esate baterako, kontsultarako eta ikerketarako baliogarria izan daiteke eta informazio iturri ere bada.
  • Paperezko liburuak dituen abantailak ere ugariak dira: erabilterraza da, irakurketarako, aisirako eta ikasketetarako baliagarria, instrumentu hutsa baino gehiago balio patrimoniala duen objektua da, etab. Liburu elektronikoekin alderatuz gero, paperezkoak estatikoak eta pasiboak dira.
Bukatzeko, inprimatze kontuei erreparatuz, esan daiteke liburu elektronikoek paperezkoek baino erraztasun gehiago eskaintzen dituztela. Eskaeraren arabera argitaratzen duten editoreek eskaintza interneten jartzen dute lehendabizi eta horrela ez dute zailtasunik izaten argitaratu beharreko kopuruekin. Inprimatze digitalarekin bi arazo saihesten dira: itzulerek eragindako galera ekonomikoak eta deskatalogazioa (liburuek interneten jarraitzen baitute ikusgai).

Iturriak:
•Jorge Franganillo (2008, uztaila-abuztua). La industria editorial frente al libro electrónico. El profesional de la información. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://franganillo.es/franganillo2008c.pdf


•Joseba Abaitua (2003, azaroak 17). Panorama de la Edición digital. Jornada sobre La profesión del filólogo en la sociedad de la información (Universidad de Deusto). Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://www.slideshare.net/JosebaAbaitua/panorama-de-la-edicin-digital


•Libro electrónico (2009, urriak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Libro_electr%C3%B3nico&oldid=30411940.


•José Antonio Millán (2008, irailak 7). El polimorfo libro electrónico. Kontsultatua: urriak 10, 2009. Orrialdea: http://jamillan.com/librosybitios/polimorfo.htm

2010-03-24

Ipuin desberdinez osatutako bideo zerrenda

Hona hemen Embedr-en bidez egindako bideo zerrenda.
Zerrenda honetan ipuin desberdinak aurkitu ditzakezue: tradizionalak, berrienak, ikasleek asmatutakoak, ikasleek kontatutakoak, antzerkia, txotxongiloak....
Entzun eta gozatu!!


IKT mapa kontzeptuala

Sarrera honetan, "informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari" buruz egindako mapa kontzeptuala ikus dezakegu.




Oinarrizko gaitasun guztiak aztertzeko, hau barne, Berritzegune Nagusiak idatzitako dokumentua ikus dezakezu hurrengo link-a sakatuz: