- Liburu elektronikoa paperezko liburu baten bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea. Ebook-ak hainbat abantaila ditu, hala nola praktikotasuna, ekonomikoa izatea, baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da). Liburu elektronikoa liburu baten bertsio digitalaz gain berau irakurtzeko euskarria ere bada eta aparatu honek ere baditu bere alde onak, esate baterako, kontsultarako eta ikerketarako baliogarria izan daiteke eta informazio iturri ere bada.
- Paperezko liburuak dituen abantailak ere ugariak dira: erabilterraza da, irakurketarako, aisirako eta ikasketetarako baliagarria, instrumentu hutsa baino gehiago balio patrimoniala duen objektua da, etab. Liburu elektronikoekin alderatuz gero, paperezkoak estatikoak eta pasiboak dira.
Iturriak:
•Jorge Franganillo (2008, uztaila-abuztua). La industria editorial frente al libro electrónico. El profesional de la información. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://franganillo.es/franganillo2008c.pdf
•Joseba Abaitua (2003, azaroak 17). Panorama de la Edición digital. Jornada sobre La profesión del filólogo en la sociedad de la información (Universidad de Deusto). Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://www.slideshare.net/JosebaAbaitua/panorama-de-la-edicin-digital
•Libro electrónico (2009, urriak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Libro_electr%C3%B3nico&oldid=30411940.
•José Antonio Millán (2008, irailak 7). El polimorfo libro electrónico. Kontsultatua: urriak 10, 2009. Orrialdea: http://jamillan.com/librosybitios/polimorfo.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario