Horrelako kasuetan erabilgarri ditugu ipuin didaktikoak. Ipuin
hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaizkien gaiak jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte.
Gehienak gaur egungo arazoei buruz dihardute. Haurrentzat oso egokiak dira bizitzako arazoei aurre egiten jakiteko eta gure inguruan gertatzen denaz ohartzeko.
Mota honetako ipuinen artean oso erabilgarria da "ETA ZER?" izenez ezagutzen den bilduma. Bilduma honetan gaur eguneko hainbat arazori buruz hitzegiten da. Bilduma hau oso erabilgarria da irakaskuntzarako.
Bilduma honetan honako liburuak aurki genitzake:
Alaba adoptatua naiz, eta zer?
Potoloa naiz, eta zer?
Nire aita etxekoandrea da, eta zer?
Beldurtia naiz, eta zer?
Nik erremerre hit egiten dut, eta zer?
...
Iturriak:
Kaixo Garazi, artikulua irakurri eta oso interesgarria iruditu zait bertan agertzen dena. Baina galderatxo bat egin nahi nizuke, non eros ditzaket kolekzio horretako liburuak? Orain arte ez baititut inon ikusi
ResponderEliminarLiburu bilduma hau elkar argitaletxekoa da, beraz bere web gunean salgai daude.
ResponderEliminarhttp://www.elkarlanean.com/liburuak/default.cfm?hizkuntza=1&atala=katalogoa&bilduma=ETA ZER?
Horrez gain, la casa del libron ere ikusi ditut.