Zaila da ipuinak gaiaren arabera sailkatzea; kategoriak gainjarri egiten dira eta, beraz, gaikako sailkapena ezin da behin betikotzat jo. Salbuespen hauek kontutan hartuta, sailkapen hau egin daiteke:
Ipuin motak | Ezaugarriak | Adibideak |
Maitagarrien ipuinak | 1. Ez da ezinbestekoa maitagarri izeneko pertsonaia agertzea. 2. Kategoria honen barruan daude pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak, urruneko lurraldeak. 3. Magia eta fantasiazko munduan gertatzen dira, muga geografiko edo denborazkorik gabe 4. Amaiera zoriontsua 5. Egitura hau izan ohi dute: - Intriga sortzen duen gertaera bat jasotzen da hasieran. - Egoera konpontzen duen heroia agertzen da. - Azkenean, amaiera zoriontsua iristen da, eta heroiak beti irabazten du. | - Txanogorritxo - Erpurutxo - Asto-larrua - Loti ederra - Katu botaduna - Ahatetxo itsusia - Errauskine |
Ipuin herrikoiak | 1. Eskualde eta herri guztietan daude. 2. Askotan anonimoak dira eta ahoz transmititzen dira. 3. Grimm anaiek kontatutako ipuin gehienek ahozko tradizio horietako zenbait baino ez zituzten jasotzen. | - Edurnezuri - Hansel eta Gretel - … |
Alegiak | 1. Protagonistak animaliak dira beti eta pertsonen gisan jarduten dute. 2. Animalia bakoitzak rol bat betetzen du: azeriak zuhurtasuna, otsoak gaiztakeria, ardiak otzantasuna… 3. Xede satirikoa eta metaforikoa dute eta, amaieran, erabilera praktikoa duen ikasbide morala adierazten dute: irakaspena. | - Otsoa eta txakurra - Erroia eta azeria - Erbia eta dortoka- … |
Ipuin mitikoak edo kondairazkoak | 1. Gertaera misteriotsuak azaltzen dituzten aspaldiko mitoetan oinarritzen dira. 2. Gehienetan, heroi izatera iristen diren pertsonaia jakin batzuen balentrietan hartzen dute oinarri, ezinezko egoerak edo fantastikoak ebazten baitituzte | - Sekula betiko lurraldea - Sinbad marinela- … |
Bat-bateko ipuinak | 1. Unean uneko inprobisazioak sortutako kontaketak izaten dira. 2. Haurra lasaitzeko, irakasteko edo dibertitzeko erabiltzen da, eta horrez gainera, hurbiltasun pertsonalizatua sortzen da. Adibidez: beldur denean lasaitu egiten dute, gatazka afektiboaren bat dagoenean entretenitu egiten dute, objektu bat zertarako den irakasten diote, … | - Esana betetzen ez zuen haurra - Festara!- … |
No hay comentarios:
Publicar un comentario