2010-04-03

Ipuinak kontatzeko aholku batzuk

Denok uste dugu ipuin bat kontatzea oso erraza dela eta denok dakigula egiten. Gauza bat da ipuina kontatzea, eta beste gauza bat ipuin hori kontatzerako orduan ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduan kontatzea.

Hona hemen ipuin baten kontaketan kontutan hartu beharreko ideiak:

1.- IPUINA ONDO AUKERATU

Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.

2.- LEKUA

Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.

3.- ISILTASUNA

Isiltasunak garrantzi handia du, umeak ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.

4.- KONTATZEKO ERA

Atal honetan kontutan hartu beharko ditugu:

- apaltasuna
- mugimendu logikoa
- gorputza
- erritmoa
- keinuak
- aurpegia

Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.


Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatutako istorioa besteen gustokoa izango delako, eta bai haurrari, kontakizuna benetan biziko duelako.

youtuben ipuin kontalarien hainbat bideo daude eskuragarri.

Iturriak:
"Ipuinen tailerra ikastaroa" Antton Irusta
http://euskaljolasak.blogspot.com/2007/05/ipuina.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario