Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.
Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur eguingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da. Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko.
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:
- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
zabaltzen du.
- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua
bultzatzen du. - Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
bertuteak erakusten dizkio.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
bultzatzen ditu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta
tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.
Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak
No hay comentarios:
Publicar un comentario