2010-04-07

Ipuinak aukeratzen

          Ipuin bat kontatu aurretik, ipuin egokia aukeratzen jakin behar da. Hezitzaileak umeak ezagutu behar ditu eta kontakizunik egokiena hautatzen jakin behar du, hau da, minik emango ez diena. Aldagai hauen arabera aukeratu behar da ipuin egokia.

  • Adina. Kontutan hartu behar den lehen aldagaia da, eta garrantzitsuenetariko bat. Aurreko sarreretako batean, adin bakoitzari dagozkion ipuinak azaltzen dituen aurkezpen baliagarri bat dago.
  • Egutegia. Ipuin guztiak ezin dira edozein egunetan kontatu; izan ere, horietako asko une jakin batzuetan kontatzekoak dira, esate baterako: jai herrikoietan (Domu Santu egunean, inauterietan, Errege-egunean, ...), egun seinalatuetan (Amaren egunean) urtaroen hasieran, ...
  • Eguraldiak edo egoerak ere eragina dute ipuina aukeratzeko orduan: jolastokira irten ezin garen egun euritsua, tentsio handiko eguna, ...
  • Ustekabeko egoerak, esate baterako, irteera batean inurriekin edo galburu-soro batekin topo egiten badugu, ...
  • Hezteko helburu zehatza: zenbait ohitura (janaria edo loa) edota zenbait jarrera edo balio (adiskidetasuna, jelosia, partekatzea, ...) landu nahi badira. Beraz, ipuina hautatu baino lehen, garrantzitsua da jakitea haur bakoitzaren zein osagai eta baliabide landu daitezkeen.


Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak

No hay comentarios:

Publicar un comentario