2010-05-27

Ipuinak sailkatzen

     Ipuinak sailkatzeko irizpideak askotarikoak izan daitezke, narrazioko pertsonaien, kontakizunaren helburuaren, zuzenduta dauden publikoaren, erabiltzen duten hizkuntzaren edo bestelako irizpideen arabera. Atal honetan, ipuinak gaiaren arabera sailkatzen saiatuko gara.

     Zaila da ipuinak gaiaren arabera sailkatzea; kategoriak gainjarri egiten dira eta, beraz, gaikako sailkapena ezin da behin betikotzat jo. Salbuespen hauek kontutan hartuta, sailkapen hau egin daiteke:


Ipuin motak Ezaugarriak Adibideak
Maitagarrien ipuinak 1. Ez da ezinbestekoa maitagarri izeneko pertsonaia agertzea.

2. Kategoria honen barruan daude pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak, urruneko lurraldeak.

3. Magia eta fantasiazko munduan gertatzen dira, muga geografiko edo denborazkorik gabe

4. Amaiera zoriontsua

5. Egitura hau izan ohi dute:

- Intriga sortzen duen gertaera bat jasotzen da hasieran.
- Egoera konpontzen duen heroia agertzen da.
- Azkenean, amaiera zoriontsua iristen da, eta heroiak beti irabazten du.

- Txanogorritxo
- Erpurutxo
- Asto-larrua
- Loti ederra
- Katu botaduna
- Ahatetxo itsusia
- Errauskine
Ipuin herrikoiak 1. Eskualde eta herri guztietan daude.

2. Askotan anonimoak dira eta ahoz transmititzen dira.

3. Grimm anaiek kontatutako ipuin gehienek ahozko tradizio horietako zenbait baino ez zituzten jasotzen.
- Edurnezuri
- Hansel eta Gretel
- …
Alegiak 1. Protagonistak animaliak dira beti eta pertsonen gisan jarduten dute.
2. Animalia bakoitzak rol bat betetzen du: azeriak zuhurtasuna, otsoak gaiztakeria, ardiak otzantasuna…

3. Xede satirikoa eta metaforikoa dute eta, amaieran, erabilera praktikoa duen ikasbide morala adierazten dute: irakaspena.
- Otsoa eta txakurra
- Erroia eta azeria
- Erbia eta dortoka- …
Ipuin mitikoak edo kondairazkoak 1. Gertaera misteriotsuak azaltzen dituzten aspaldiko mitoetan oinarritzen dira.

2. Gehienetan, heroi izatera iristen diren pertsonaia jakin batzuen balentrietan hartzen dute oinarri, ezinezko egoerak edo fantastikoak ebazten baitituzte
- Sekula betiko lurraldea
- Sinbad marinela- …
Bat-bateko ipuinak 1. Unean uneko inprobisazioak sortutako kontaketak izaten dira.

2. Haurra lasaitzeko, irakasteko edo dibertitzeko erabiltzen da, eta horrez gainera, hurbiltasun pertsonalizatua sortzen da.

Adibidez: beldur denean lasaitu egiten dute, gatazka afektiboaren bat dagoenean entretenitu egiten dute, objektu bat zertarako den irakasten diote, …

- Esana betetzen ez zuen haurra
- Festara!- …

2010-05-26

Krokodiloa. Elkarbizitza lantzeko ipuina

Issus orrialdean arakatzen nenbilen bitartean, honako ipuin honek nire arreta piztu du: "Krokodiloa"
Bertan jartzen duenez, ipuin hau baliagarria da elkarbizitza lantzeko. Irakurri ostean esan dezaket, ipuin honen bidez, ikasleengan hainbat jarrera egoki bultzatu ditzakegula, elkarbizitza egoki baterako jarrerak.
Ipuin hau oso interesgarria iruditu zait elkarbizitzarako arazoak ekiditeko.
Entzun eta ea zer deritzozuen!

2010-05-24

Ipuin didaktikoak

Inoiz aurkitu erantzuteko zaila den haurrek egindako galdera baten aurrean? Nola azaldu adibidez ume bati zergatik bere gelakide bat kolore beltzekoa den? edota bere gurasoak ez diren batera bizi?
Horrelako kasuetan erabilgarri ditugu ipuin didaktikoak. Ipuin
hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaizkien gaiak jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte.
Gehienak gaur egungo arazoei buruz dihardute. Haurrentzat oso egokiak dira bizitzako arazoei aurre egiten jakiteko eta gure inguruan gertatzen denaz ohartzeko.

Mota honetako ipuinen artean oso erabilgarria da "ETA ZER?" izenez ezagutzen den bilduma. Bilduma honetan gaur eguneko hainbat arazori buruz hitzegiten da. Bilduma hau oso erabilgarria da irakaskuntzarako.

Bilduma honetan honako liburuak aurki genitzake:

Alaba adoptatua naiz, eta zer?
Potoloa naiz, eta zer?
Nire aita etxekoandrea da, eta zer?
Beldurtia naiz, eta zer?
Nik erremerre hit egiten dut, eta zer?
...


Iturriak:

Euskal Mitologiako ipuinak

Nork ez du inoiz euskal mitologiako istoriorik entzun? Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan kristau eta paganoak nahasturik agertzen zaizkigu.

Euskal Mitologian hainbat pertsonaia ditugu: Mari, Lamia, Sugar, Tartalo, Basajaun, Mikeltas, Atarrabi...

Euskal mitologia, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko, antzinako balizko jainko edo heroien gertaeretan oinarritzen da.

Normalean kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen digu. Gehienetan, antzinako jainko eta heroien ekintzetan oinarritzen diren arren, batzutan, giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia islatzen ditu.

Hona hemen euskaltuben aurkitu dudan ipuin interesgarri bat: Hargina eta Lamia.

Entzun eta gozatu!!!!


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lamiak | Erabiltzailea: Goiatz

Iturriak:
http://www.euskaltube.com/

2010-05-07

Haurrak kontu kontari

Podomatic-en arakatzen ibili ostean, honako irratsaio interesgarri hau aurkitu dut. Bertan, ikasle batzuek irratsaio batean baleude bezala hizketan ari dira. Lehenik eta behin beraien burua aurkezten dute. Ondoren istorio dibertigarri bat kontatzen dute eta azkenik istorio horri buruzko ariketak proposatzen dituzte.
Irratsaio hau interesgarria iruditu zait izan ere, teknologia berriak irakasleok oso eskuragarri eta erabilgarri ditugun zerbait direla ikus dezakegu. Niretzat behintzat oso interesgarria litzateke ikasleekin honelako gauza bat egitea.
Entzun eta gozatu!





Iturriak:
http://www.podomatic.com

2010-05-05

Pilotxa ipuina guk kontatuta

Klasean lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin gorputz atalak lantzeko, ipuin hau topatu genuen interneten.
Ondoren, guk kontatu eta grabaketa hori podomatic-era igo nuen.
Hona hemen ipuina: Pilotxa



Iturriak:
Garazi
http://www.podomatic.com