Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2010-05-26

Krokodiloa. Elkarbizitza lantzeko ipuina

Issus orrialdean arakatzen nenbilen bitartean, honako ipuin honek nire arreta piztu du: "Krokodiloa"
Bertan jartzen duenez, ipuin hau baliagarria da elkarbizitza lantzeko. Irakurri ostean esan dezaket, ipuin honen bidez, ikasleengan hainbat jarrera egoki bultzatu ditzakegula, elkarbizitza egoki baterako jarrerak.
Ipuin hau oso interesgarria iruditu zait elkarbizitzarako arazoak ekiditeko.
Entzun eta ea zer deritzozuen!

2010-04-21

Nola landu gorputz atalak?

Hona hemen ikasleekin gorputz atalak lantzeko egindako multimedia.

Aurkezpen hau Lehen Hezkuntzako 1go zikloko ikasleentzat pentsatua dago. Lan honen bidez, gorputz atalak ikasteko materiala sortzea zen gure helburua, material erakargarri eta baliagarria. Horretarako abesti bat jarri genuen eta baita ipuin bat ere.
Ondoren, ikasitakoa birpasatzeko jarduera batzuk proposatu genituen.

Lan hau, eskuragarri duzue slidesharen ere.
Sarean ikusi nahi izanez gero, egin klik link honetan.

2010-04-14

Ipuinak hezkuntzan duen garrantzia

Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.
Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur eguingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da.

Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko.

Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:

- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
zabaltzen du.
- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua
bultzatzen du.
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
bertuteak erakusten dizkio.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
bultzatzen ditu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta
tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.




Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak

2010-04-07

Ipuinak aukeratzen

          Ipuin bat kontatu aurretik, ipuin egokia aukeratzen jakin behar da. Hezitzaileak umeak ezagutu behar ditu eta kontakizunik egokiena hautatzen jakin behar du, hau da, minik emango ez diena. Aldagai hauen arabera aukeratu behar da ipuin egokia.

  • Adina. Kontutan hartu behar den lehen aldagaia da, eta garrantzitsuenetariko bat. Aurreko sarreretako batean, adin bakoitzari dagozkion ipuinak azaltzen dituen aurkezpen baliagarri bat dago.
  • Egutegia. Ipuin guztiak ezin dira edozein egunetan kontatu; izan ere, horietako asko une jakin batzuetan kontatzekoak dira, esate baterako: jai herrikoietan (Domu Santu egunean, inauterietan, Errege-egunean, ...), egun seinalatuetan (Amaren egunean) urtaroen hasieran, ...
  • Eguraldiak edo egoerak ere eragina dute ipuina aukeratzeko orduan: jolastokira irten ezin garen egun euritsua, tentsio handiko eguna, ...
  • Ustekabeko egoerak, esate baterako, irteera batean inurriekin edo galburu-soro batekin topo egiten badugu, ...
  • Hezteko helburu zehatza: zenbait ohitura (janaria edo loa) edota zenbait jarrera edo balio (adiskidetasuna, jelosia, partekatzea, ...) landu nahi badira. Beraz, ipuina hautatu baino lehen, garrantzitsua da jakitea haur bakoitzaren zein osagai eta baliabide landu daitezkeen.


Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak