Ipuinen munduan murgiltzen hasteko modurik onena ipuin bat entzutea dela uste dut .
Hona hemen youtube-tik hartutako ipuin baten bideoa. Ipuinaren izenburua "itxasoa etxe barruan" da, entzun eta gozatu!!!
Iturria: http://www.youtube.com/
2010-06-02
2010-06-01
Zer dira ipuinak?
Segur aski, pertsona guztiek dakite ipuin bat zer den, baina ez da oso erraza ipuina definitzea. Ipuinak azaldu dizkigute, ipuinak azaldu ditugu, baina... zer da ipuina?
Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko ipuinak aurki ditzakegu: fantasiazkoak, mitologiazkoak, didaktikoak, hizkuntza lantzeko ipuinak, ongi pasatzeko egindako ipuinak...
Liburuekin mundu zoragarrietara joan edota abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan zaitezke. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da.
Ipuinak txiki txikitatik presente egon behar dira haurren inguruan, izan ere horrela, irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta irakurzaletasuna oso tresna erabilgarria eta aberasgarria da etorkizunerako.
Gogoratzen al duzue txikitan asko gustatu zitzaizuen ipuinen bat?
Nik gogoan dut "Super Azeri" deitzen zen ipuin bat. Ipuin hau nire oroitzapenetan presente geratu da. Zergatik ote?
Interneten arakatzen ibili ostean honako helbide honetan http://www.txiki.net/ zenbait ipuin aurkitu ditut.
Hona hemen hortik hartutako ipuin pare bat:
Katuen txilina
Otsoaren ogia
Iturriak:
http://www.txiki.net
http://www.shildeshare.com
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak

2010-05-27
Ipuinak sailkatzen
Ipuinak sailkatzeko irizpideak askotarikoak izan daitezke, narrazioko pertsonaien, kontakizunaren helburuaren, zuzenduta dauden publikoaren, erabiltzen duten hizkuntzaren edo bestelako irizpideen arabera. Atal honetan, ipuinak gaiaren arabera sailkatzen saiatuko gara.
Zaila da ipuinak gaiaren arabera sailkatzea; kategoriak gainjarri egiten dira eta, beraz, gaikako sailkapena ezin da behin betikotzat jo. Salbuespen hauek kontutan hartuta, sailkapen hau egin daiteke:

Ipuin motak | Ezaugarriak | Adibideak |
Maitagarrien ipuinak | 1. Ez da ezinbestekoa maitagarri izeneko pertsonaia agertzea. 2. Kategoria honen barruan daude pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak, urruneko lurraldeak. 3. Magia eta fantasiazko munduan gertatzen dira, muga geografiko edo denborazkorik gabe 4. Amaiera zoriontsua 5. Egitura hau izan ohi dute: - Intriga sortzen duen gertaera bat jasotzen da hasieran. - Egoera konpontzen duen heroia agertzen da. - Azkenean, amaiera zoriontsua iristen da, eta heroiak beti irabazten du. | - Txanogorritxo - Erpurutxo - Asto-larrua - Loti ederra - Katu botaduna - Ahatetxo itsusia - Errauskine |
Ipuin herrikoiak | 1. Eskualde eta herri guztietan daude. 2. Askotan anonimoak dira eta ahoz transmititzen dira. 3. Grimm anaiek kontatutako ipuin gehienek ahozko tradizio horietako zenbait baino ez zituzten jasotzen. | - Edurnezuri - Hansel eta Gretel - … |
Alegiak | 1. Protagonistak animaliak dira beti eta pertsonen gisan jarduten dute. 2. Animalia bakoitzak rol bat betetzen du: azeriak zuhurtasuna, otsoak gaiztakeria, ardiak otzantasuna… 3. Xede satirikoa eta metaforikoa dute eta, amaieran, erabilera praktikoa duen ikasbide morala adierazten dute: irakaspena. | - Otsoa eta txakurra - Erroia eta azeria - Erbia eta dortoka- … |
Ipuin mitikoak edo kondairazkoak | 1. Gertaera misteriotsuak azaltzen dituzten aspaldiko mitoetan oinarritzen dira. 2. Gehienetan, heroi izatera iristen diren pertsonaia jakin batzuen balentrietan hartzen dute oinarri, ezinezko egoerak edo fantastikoak ebazten baitituzte | - Sekula betiko lurraldea - Sinbad marinela- … |
Bat-bateko ipuinak | 1. Unean uneko inprobisazioak sortutako kontaketak izaten dira. 2. Haurra lasaitzeko, irakasteko edo dibertitzeko erabiltzen da, eta horrez gainera, hurbiltasun pertsonalizatua sortzen da. Adibidez: beldur denean lasaitu egiten dute, gatazka afektiboaren bat dagoenean entretenitu egiten dute, objektu bat zertarako den irakasten diote, … | - Esana betetzen ez zuen haurra - Festara!- … |
Etiketak:
ipuin desberdinak,
ipuin motak,
ipuinak aukeratzen,
ipuinak sailkatzen
2010-05-26
Krokodiloa. Elkarbizitza lantzeko ipuina
Issus orrialdean arakatzen nenbilen bitartean, honako ipuin honek nire arreta piztu du: "Krokodiloa"
Bertan jartzen duenez, ipuin hau baliagarria da elkarbizitza lantzeko. Irakurri ostean esan dezaket, ipuin honen bidez, ikasleengan hainbat jarrera egoki bultzatu ditzakegula, elkarbizitza egoki baterako jarrerak.
Ipuin hau oso interesgarria iruditu zait elkarbizitzarako arazoak ekiditeko.
Entzun eta ea zer deritzozuen!

2010-05-24
Ipuin didaktikoak
Inoiz aurkitu erantzuteko zaila den haurrek egindako galdera baten aurrean? Nola azaldu adibidez ume bati zergatik bere gelakide bat kolore beltzekoa den? edota bere gurasoak ez diren batera bizi?
Horrelako kasuetan erabilgarri ditugu ipuin didaktikoak. Ipuin
hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaizkien gaiak jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte.
Gehienak gaur egungo arazoei buruz dihardute. Haurrentzat oso egokiak dira bizitzako arazoei aurre egiten jakiteko eta gure inguruan gertatzen denaz ohartzeko.
Mota honetako ipuinen artean oso erabilgarria da "ETA ZER?" izenez ezagutzen den bilduma. Bilduma honetan gaur eguneko hainbat arazori buruz hitzegiten da. Bilduma hau oso erabilgarria da irakaskuntzarako.
Bilduma honetan honako liburuak aurki genitzake:
Alaba adoptatua naiz, eta zer?
Potoloa naiz, eta zer?
Nire aita etxekoandrea da, eta zer?
Beldurtia naiz, eta zer?
Nik erremerre hit egiten dut, eta zer?
...

eta zer?,
ipuin bilduma,
ipuin didaktikoak,
zerbait irakasteko ipuinak
Euskal Mitologiako ipuinak
Nork ez du inoiz euskal mitologiako istoriorik entzun? Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan kristau eta paganoak nahasturik agertzen zaizkigu.
Euskal Mitologian hainbat pertsonaia ditugu: Mari, Lamia, Sugar, Tartalo, Basajaun, Mikeltas, Atarrabi...
Euskal mitologia, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko, antzinako balizko jainko edo heroien gertaeretan oinarritzen da.
Normalean kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen digu. Gehienetan, antzinako jainko eta heroien ekintzetan oinarritzen diren arren, batzutan, giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia islatzen ditu.
Hona hemen euskaltuben aurkitu dudan ipuin interesgarri bat: Hargina eta Lamia.
Entzun eta gozatu!!!!
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lamiak | Erabiltzailea: Goiatz
Iturriak:
http://www.euskaltube.com/

2010-05-07
Haurrak kontu kontari
Podomatic-en arakatzen ibili ostean, honako irratsaio interesgarri hau aurkitu dut. Bertan, ikasle batzuek irratsaio batean baleude bezala hizketan ari dira. Lehenik eta behin beraien burua aurkezten dute. Ondoren istorio dibertigarri bat kontatzen dute eta azkenik istorio horri buruzko ariketak proposatzen dituzte.
Irratsaio hau interesgarria iruditu zait izan ere, teknologia berriak irakasleok oso eskuragarri eta erabilgarri ditugun zerbait direla ikus dezakegu. Niretzat behintzat oso interesgarria litzateke ikasleekin honelako gauza bat egitea.
Entzun eta gozatu!
Iturriak:
http://www.podomatic.com

haurrak kontu kontari,
ipuinak lantzen,
irrati saioa,
podomatic
2010-05-05
Pilotxa ipuina guk kontatuta
Klasean lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin gorputz atalak lantzeko, ipuin hau topatu genuen interneten.
Ondoren, guk kontatu eta grabaketa hori podomatic-era igo nuen.
Hona hemen ipuina: Pilotxa
Iturriak:
Garazi
http://www.podomatic.com
Ondoren, guk kontatu eta grabaketa hori podomatic-era igo nuen.
Hona hemen ipuina: Pilotxa
Iturriak:
Garazi
http://www.podomatic.com
Etiketak:
gorputz atalak lantzeko ipuina,
grabaketa,
ipuina kontatzen,
podomatic
2010-04-21
Nola landu gorputz atalak?
Hona hemen ikasleekin gorputz atalak lantzeko egindako multimedia.
Aurkezpen hau Lehen Hezkuntzako 1go zikloko ikasleentzat pentsatua dago. Lan honen bidez, gorputz atalak ikasteko materiala sortzea zen gure helburua, material erakargarri eta baliagarria. Horretarako abesti bat jarri genuen eta baita ipuin bat ere.
Ondoren, ikasitakoa birpasatzeko jarduera batzuk proposatu genituen.
Lan hau, eskuragarri duzue slidesharen ere.
Sarean ikusi nahi izanez gero, egin klik link honetan.

2010-04-14
Ipuinak hezkuntzan duen garrantzia
Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.
Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur eguingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da. Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko.
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:
- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
zabaltzen du.
- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua
bultzatzen du. - Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
bertuteak erakusten dizkio.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
bultzatzen ditu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta
tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.
Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak
2010-04-07
Ipuinak aukeratzen
Ipuin bat kontatu aurretik, ipuin egokia aukeratzen jakin behar da. Hezitzaileak umeak ezagutu behar ditu eta kontakizunik egokiena hautatzen jakin behar du, hau da, minik emango ez diena. Aldagai hauen arabera aukeratu behar da ipuin egokia.
- Adina. Kontutan hartu behar den lehen aldagaia da, eta garrantzitsuenetariko bat. Aurreko sarreretako batean, adin bakoitzari dagozkion ipuinak azaltzen dituen aurkezpen baliagarri bat dago.
- Egutegia. Ipuin guztiak ezin dira edozein egunetan kontatu; izan ere, horietako asko une jakin batzuetan kontatzekoak dira, esate baterako: jai herrikoietan (Domu Santu egunean, inauterietan, Errege-egunean, ...), egun seinalatuetan (Amaren egunean) urtaroen hasieran, ...
- Eguraldiak edo egoerak ere eragina dute ipuina aukeratzeko orduan: jolastokira irten ezin garen egun euritsua, tentsio handiko eguna, ...
- Ustekabeko egoerak, esate baterako, irteera batean inurriekin edo galburu-soro batekin topo egiten badugu, ...
- Hezteko helburu zehatza: zenbait ohitura (janaria edo loa) edota zenbait jarrera edo balio (adiskidetasuna, jelosia, partekatzea, ...) landu nahi badira. Beraz, ipuina hautatu baino lehen, garrantzitsua da jakitea haur bakoitzaren zein osagai eta baliabide landu daitezkeen.
Iturriak:
Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak
Ipuinak adinaren arabera
Nola jakin ipuin bat ume batentzat egokia den ala ez? Normalean adina hartzen dugu kontutan ipuinak aukeratzerako orduan.
Hona hemen slideshare-n honi buruz aurkitu dudan aurkezpen bat:
Iturriak:
http://www.slideshare.com
Hona hemen slideshare-n honi buruz aurkitu dudan aurkezpen bat:
Iturriak:
http://www.slideshare.com
2010-04-03
Ipuinak kontatzeko aholku batzuk
Denok uste dugu ipuin bat kontatzea oso erraza dela eta denok dakigula egiten. Gauza bat da ipuina kontatzea, eta beste gauza bat ipuin hori kontatzerako orduan ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduan kontatzea.
Hona hemen ipuin baten kontaketan kontutan hartu beharreko ideiak:
Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatutako istorioa besteen gustokoa izango delako, eta bai haurrari, kontakizuna benetan biziko duelako.
Iturriak:
"Ipuinen tailerra ikastaroa" Antton Irusta
http://euskaljolasak.blogspot.com/2007/05/ipuina.html

2010-03-31
Blog interesgarriak
Interneten beste ikasle batzuek egindako blog-ak arakatzen ibili ostean, honako bitakora bi hauek interesgarriak iruditu zaizkit. Nire gelakideek sortutakoak dira eta nire blog-a bezala, ipuinen inguruan hitzegiten dute. Oso interesgarriak iruditu zaizkit.
http://bazen-behin.blogspot.com/
Etiketak:
bazen behin,
beste blogak,
blog interesgarriak,
ipuintxoak
2010-03-27
Teknologia berrien eragina: Liburu elektronikoa
Azken urteetan eman den iraultza teknologikoak errotik aldatu du gure gizartea. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen goaz teknologiaz inguratuta bizitzera, gure bizimoduaren alor guztietara hedatu baita. Aldaezinak ziruditen liburuak ere modernizatu egin dira dagoeneko: edizio mundua astindu duten liburu elektronikoak (edo ebook-ak) ditugu eskuragarri gaur egun. Zertan desberdintzen dira liburu mota berri hauek paperezkoetatik?
Iturriak:
•Jorge Franganillo (2008, uztaila-abuztua). La industria editorial frente al libro electrónico. El profesional de la información. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://franganillo.es/franganillo2008c.pdf
•Joseba Abaitua (2003, azaroak 17). Panorama de la Edición digital. Jornada sobre La profesión del filólogo en la sociedad de la información (Universidad de Deusto). Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://www.slideshare.net/JosebaAbaitua/panorama-de-la-edicin-digital
•Libro electrónico (2009, urriak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Libro_electr%C3%B3nico&oldid=30411940.
•José Antonio Millán (2008, irailak 7). El polimorfo libro electrónico. Kontsultatua: urriak 10, 2009. Orrialdea: http://jamillan.com/librosybitios/polimorfo.htm
- Liburu elektronikoa paperezko liburu baten bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea. Ebook-ak hainbat abantaila ditu, hala nola praktikotasuna, ekonomikoa izatea, baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da). Liburu elektronikoa liburu baten bertsio digitalaz gain berau irakurtzeko euskarria ere bada eta aparatu honek ere baditu bere alde onak, esate baterako, kontsultarako eta ikerketarako baliogarria izan daiteke eta informazio iturri ere bada.
- Paperezko liburuak dituen abantailak ere ugariak dira: erabilterraza da, irakurketarako, aisirako eta ikasketetarako baliagarria, instrumentu hutsa baino gehiago balio patrimoniala duen objektua da, etab. Liburu elektronikoekin alderatuz gero, paperezkoak estatikoak eta pasiboak dira.
Iturriak:
•Jorge Franganillo (2008, uztaila-abuztua). La industria editorial frente al libro electrónico. El profesional de la información. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://franganillo.es/franganillo2008c.pdf
•Joseba Abaitua (2003, azaroak 17). Panorama de la Edición digital. Jornada sobre La profesión del filólogo en la sociedad de la información (Universidad de Deusto). Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://www.slideshare.net/JosebaAbaitua/panorama-de-la-edicin-digital
•Libro electrónico (2009, urriak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: urriak 8, 2009. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Libro_electr%C3%B3nico&oldid=30411940.
•José Antonio Millán (2008, irailak 7). El polimorfo libro electrónico. Kontsultatua: urriak 10, 2009. Orrialdea: http://jamillan.com/librosybitios/polimorfo.htm
2010-03-24
Ipuin desberdinez osatutako bideo zerrenda
Hona hemen Embedr-en bidez egindako bideo zerrenda.
Zerrenda honetan ipuin desberdinak aurkitu ditzakezue: tradizionalak, berrienak, ikasleek asmatutakoak, ikasleek kontatutakoak, antzerkia, txotxongiloak....
Entzun eta gozatu!!
Zerrenda honetan ipuin desberdinak aurkitu ditzakezue: tradizionalak, berrienak, ikasleek asmatutakoak, ikasleek kontatutakoak, antzerkia, txotxongiloak....
Entzun eta gozatu!!
Etiketak:
haurrak kontu kontari,
ipuin desberdinak,
ipuinak euskaraz,
kontaketa
IKT mapa kontzeptuala
Sarrera honetan, "informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari" buruz egindako mapa kontzeptuala ikus dezakegu.
Oinarrizko gaitasun guztiak aztertzeko, hau barne, Berritzegune Nagusiak idatzitako dokumentua ikus dezakezu hurrengo link-a sakatuz:
Oinarrizko gaitasun guztiak aztertzeko, hau barne, Berritzegune Nagusiak idatzitako dokumentua ikus dezakezu hurrengo link-a sakatuz:
2010-03-18
Suscribirse a:
Entradas (Atom)